XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hona nire semea - esan zion.

Inoiz zureak ez diren gauzetan esku hartzeko tentaziorik baduzu, begira iezaiozu.

Era horretara hobeto gogoratuko duzu zure agindua.

Opariaren esker onez, siuxa harrobi aldera jaitsi zen berriro.

Tribu guztietako bere lagunei sugearen hitzak errepikatu zizkien.

Indio bakoitzak harri gorrizko pipa bana eman zion opari, bake ezaugarri.

Eta ospakizun handiak egin ondoren, Mendiko Aizkora bere tribura itzuli zen.

Gauez iritsi zen, garrantzia handiko batzarre bat ospatzen ari zela.

Mendiko Aizkorak gertatu zitzaizkion mentura guztiak kontatu zizkien eta harri koskor biribila erakutsi.

- Hi jaio baino askoz ere lehenagotik genekian guk hori dena.

Inorenak errespetatzen ez genian erakutsi orain arte esanak entzuteko oldarkoiegia hintzelako.

Orain indartsua haiz, baina ez duk inor hilko.

Orain zentzua baduk, eta hire anaiak atsegin handiz eseriko zaizkik korroan hire bidaiatik ekarri dituan pipetan erretzeko.

Bere izen berriarekin pozik, urte luzeetan bizi izan zen Mendiko Aizkora beretarren artean.

Orain hilik dago jadanik, baina haren izpirituak siuxen gorputzetan dirau.

Lurrean harri biribil bat ikusten dutenean Izpiritu Hilezkorra gogoratzen dute eta ez zaie gogora etortzen beste tribuetako inor hil behar dutenik, beraiek bezala jokatzen ez badute ere.

Txippewayek antzar lumak erabiltzen dituzte buruan.

Belabeltzek nahiago dute bele lumaz apaindu.